IMANOL ARRATIBEL
Amasa-Villabona.
Viernes, 4 de noviembre 2022, 00:09
Amasa-Villabonako udalbatzak pasa den urriko osoko bilkuran, udal gobernuak proposatutako Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) arautuko duen Udal Ordenantza onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien babesarekin eta PSEko zinegotziaren abstentzioarekin. Horrela, tresna berri honen sorrera, onarpena eta etorkizuneko aplikazioaren bidez Amasa-Villabonako udalak euskararen normalizaziorako hizkuntza politika eraginkorren esparruan beste aurrera urrats esanguratsu bat eman du.
Publicidad
Ordenantza honetan udalerriaren lurraldean zatiketa bat egin nahi izan du udalak; euskararen arnasgune izaera aitortzen zaio Amasako eremuari eta udalerri euskaldun izaera Villabonari. Modu horretan, Amasan euskarak duen nagusitasuna babestu nahi izan du udalak, Amasako hizkuntza-errealitatea txikiagoa izanik hauskorragoa baita eta edozein aldaketak eragin nabarmena izan dezakeelako bertako hizkuntza ohituretan.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua da lurralde-eremu (auzo, herri, hiri, eskualde) jakin bateko proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea. Beste modu batera esanda, ELEk neurtzen du hirigintza proiektuek, turismokoek edota jarduera sozioekonomikoari lotutako aldaketek, esate baterako, dagokien guneetako hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran izango duten eragina. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurre hartzeko neurriak proposatzen dituen tresna ere bada.
Dagoeneko EAEko eta Nafarroako zenbait lekutan aplikatu zaie ELE Hirigintza Plan Orokorrei, plan partzialei edo turismo planei, esate baterako. Horietan, planek izango duten neurriak neurtu dira, eta neurri horiek arintzeko proposamenak egin dira.
Honakoak dira proiektu horietako batzuk: Alegiko Hirigintza Plan Orokorra, Azpeitiko udal sustapeneko etxebizitzen hirigintza proiektuari, Orioko Hirigintza Plan Orokorra, Errezilgo Hirigintza Plan Orokorra, Orexako Hirigintza Plan Orokorra, Munitibarko Hirigintza Plan Orokorra, Lekarozko Aroztegiko udalaz gaindiko plan sektoriala, Lekeitioko turismo plana, Tolosaldeko Lurraldearen Zatiko plana, Zeraingo Elizatze auzoko plan partziala eta Zarauzko Hegoalde guneko plan partziala.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.