Borrar
Besamotza konpartsako kideek Erraldoien Lehenengo topaketa antolatu dute larunbat honetarako. NÚÑEZ
Erraldoien topaketa eta Hellbona metal jaialdia larunbat honetan

Villabona

Erraldoien topaketa eta Hellbona metal jaialdia larunbat honetan

Gipuzkoa eta Nafarroako hamar konpartsa elkartuko dira Besamotzak antolatuta Villabonan egingo den lehenengo topaketan

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Miércoles, 18 de octubre 2023, 20:56

Kultur ekitaldi ugari egongo dira asteburu honetan Villabonan. Larunbatean, goiz guztian Euskal Herriko hainbat herritako erraldoiek topaketa egingo dute, eta Hellbona metal musika jaialdia ere antolatu dute, egun osoan luzatuko den egitarauarekin.

Villabonan egiten den erraldoien lehenengo topaketa honetan hamar konpartsak parte hartuko dute, erdia gipuzkoarrak eta beste erdia nafarrak. 10:00etan egingo dute harrera Besamotza konpartsakoek eta, ondoren, kalejiran ibiliko dira erraldoi eta ipotxak bazkalordura arte, herriko hainbat txokotan dantzatuz.

Hellbona

Bitartean, Hellbona jaialdiaren hirugarren edizioa ere ospatuko da, egun osoko egitarauarekin. Eguerdian haur eta gaztetxoentzako tailerrak, zuzeneko musika eta djak hasiko dira, eta 13:30ean Andoni Ollokiegiren emanaldia hasiko da.

Arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara Heavyfood izango da eta 17:30etatik aurrera hasiko dira metal kontzertuak, ordubete inguruko iraupena izango dutenak. Hauek bi gunetan egingo dira, berdura plazan eta Aljibean. Berdura plazan hasiko da Putrefucked taldea, eta ondoren egongo dira Sodade 19:00etan, Herzel 21:00etan, Anker 23:00etan eta Khymaira 00:30ean. Aljibean, berriz, 20:00etan Bullets of Misery taldeak hasiko du jaialdia, 22:00etan Elizabeltz, gauerdian Cavan eta goizaldeko 1:30ean Broken Legacy.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erraldoien topaketa eta Hellbona metal jaialdia larunbat honetan