Denboraldiaren hasierarako prest egongo da frontisa. A. NÚÑEZ

Villabona

Errebote plazako iparraldeko frontisa konpontzen ari dira

Bizpahiru aste iraungo dute lanek eta errebote denboraldirako plaza prest egotea aurreikusten dute

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Jueves, 9 de mayo 2024, 20:17

Aste honetan hasi dira Errebote plazako iparraldeko frontisaren konponketa lanak. Duela bi urte plaza eraberritu zenean lan hauek ez ziren kontutan hartu eta Udalak beharrezkoa ikusi du jokatzeko konponketak egitea. Lanek bizpahiru asteko iraupena izatea aurreikusten du udalak, hortaz, errebote denboraldia hasten denerako prest egongo da pareta. Lanen egikaritzea Behar Zana elkartearekin adostu dute. Kon-ponketak Landa e Imaz enpresak egingo ditu eta denera 31.157,50 euroko aurrekontua dute.

Publicidad

Errebotean jokatzerakoan frontis bezala erabiltzen den paretak tratamentu berezia jasoko du. Lehenik eta behin horma garbituko da dauzkan margo kapa guztiak kenduz baita kaltetuta dagien horma zatia ere. Ondoren, horma berregingo da, dena berdinduz, eta piloten kolpeei eusteko bereziki diseinatutako materialarekin emango zaio bu-kaera.

Gaur kontzertua

Tenpora taldeak kontzertua eskainiko du gaur Aljibean. Argitaratu berri duten 'Ama' izeneko beraien laugarren diskoa aurkeztuko dute. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrerak sei eurotan egongo dira salgai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad