Erremontea sustatzeko ekimenak izango dira hilabete honetan Villabonan. NÚÑEZ

Villabona

Erremontean ikasteko eskolak antolatu ditu Behar Zana pilota elkarteak

Gainera, maiatzaren 27an erremonte jaialdia egingo da Villabonan bi partidarekin

Amaia Núñez

Viernes, 5 de mayo 2023, 22:09

Pelota modalitate ugari zabaltzen ditu Behar Zana elkarteak eta orain horietako bat berreskuratuko du: erremontea. Behar zana elkarteak, Oriamendi enpresarekin elkarlanean antolatu du bailarako gazteei zuzenduko duten ekimena. Gainera, erremonte jaialdia ere egongo da Amasa-Villabonan.

Publicidad

«Erremontea joko historikoa da. Behar Zanan errebotea eta joko-garbia lantzen ditugun bezala erremontea lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu», azaldu zuen Iñaki Lizaso elkarteko pelota eskolaren arduradunak. Imanol Mujika izan zen 80. hamarkadan goi mailan aritu zen. Baina ordutik gutxi izan dira eskualdeko erremontariak.

Horrela, modalitatea sustatzeko erremontean ikasteko saioak antolatu dituzte. «Endika Barrenetxea egon da Villabonako Zubimusu institutuan, egongo da Erniobea institutan ere», aipatu zuen Lizasok. Aiztondo bailarako herrietako gazteentzako saioak egingo dira hilabete honetako ostegunetan, «guztiek erremontea probatzeko aukera izan dezaten», komentatu zuen. Eskolak Behar Zana frontoian emango dira maiatzaren 11, 18 eta 25ean, 18:00etatik 20:00ak arte. Informazio gehiagorako Behar Zana elkartera jo beharko da, beharzanapelota@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Ildo horretatik, Jose Mari Barrenetxea Oriamendi enpresako arduradunak azpimarratu zuenez, «erremontea sustatzeko beharrezkoa da eskolak martxan jartzea» eta horren baitan berehala onartu zuten Behar Zana elkarteak egindako proposamena.

Erremonte jaialdia

Aiztondo bailaran sustatuko den pelota jokamolde honek gaurkotasuna du azken asteetan EITBn emititzen ari den 'Erremontari Herriz Herri' txapelketari esker. Horrela, hainbat herrietan frontoi motzean erakustaldiak eskaintzen ari dira. Amasa-Villabonan maiatzaren 27an izango da, 18:00etatik aurrera, Behar Zana frontoian eta herritarrek doan edukiko dute sarrera. Jaialdian bi partida izango dira, bi set 15 tantora eta hirugarrena 5 tantota. Lehenengo partidan Irazu eta Odei, Zaldua II.a eta Eskuderoren aurka arituko dira; eta ondoren, Ansa II.a eta Zaldua I.a, Goikoetxea V.a eta Azpirozen aurka.

Publicidad

Gainera, amasa-villabonatar guztiek doako sarrera izango dute maiatzaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Galarretan jokatuko den 'Erremontari' telesailaren grabaketa zuzenean ikusteko. Horretarako nahikoa izango da egunean bertan Galarreta frontoiko sarreran NANa erakustea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad