Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikasle taldea irabazitako sariarekin eta, ondoan, taldeetako bat epaimahaiaren aurrean bere proiektua aurkezten. FLEMING H. E.
Etorkizun Oparoko Gazteak Saria lortu dute Fleming Eskolako ikasleek First Lego League lehiaketan

Amasa-Villabona

Etorkizun Oparoko Gazteak Saria lortu dute Fleming Eskolako ikasleek First Lego League lehiaketan

Eskolako sei taldek parte hartu zuten lehiaketan aurten, Euskadiko beste 2.000 ikasle baino gehiagorekin batera

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Sábado, 16 de marzo 2024

Azken urteen antzera First Lego League txapelketan parte hartu zuten Fleming Herri Eskolako ikasleek. 4., 5. eta 6. mailako sei taldek parte hartu zuten ikasturte honetan lehiaketan.

Bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko programa da, Steam izeneko ataletan oinarritzen dena: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika. Ikasleek gai konkretu baten inguruko proiektua egin behar dute, aurten artearekin eta teknologiarekin erlazionatutako retoei konponbidea aurkitu behar zuten. Lehiaketaren baitan, bere proiektua aurrera eramateko eskola eta erakunde ezberdinak bisitatu dituzte, gaur egun arazo horiek konpontzeko dagoen teknologia ezagutu dezaten. First Lego League Euskadi programa Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatzen du, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EHUrekin lankidetzan.

Era berean, Lego piezekin robot bat eraiki behar izan dute talde guztiek eta ekitaldi nagusian proba ezberdinak igaro behar izan zituen, proiektua epaimahai baten aurrean aurkezteaz gain. Mundu mailako lehiaketa da eta aurten 679.000 ikaslek parte hartu dute, horien artean Euskadiko 2.000 ikaslek baino gehiago.

Azken hilabeteetan eskolan lan «handia» egin dute proiektuak aurrera ateratzeko: gaiaren inguruko lanketatik hasi, alderdi teknologikoak eskatzen duen roboten sorkutza eta programazioa, eta azkenik txapelketarako aurkezpena prestatzea. «Lanketa handia suposatzen du, baina baita ikaskuntza handia ere. Ikaskuntza multidisziplinarra, alderdi ugari bere baitan hartzen dituena», azpimarratzen dute eskolatik.

Lehiaketak talde lana sustatzeko eskaintzen duen aukera nabarmentzen dute. Izan ere, ikasleek taldean adostu behar izan dute ze proiektu egin, baita hori gauzatu eta aurrera atera. «Bidean oztopoak elkarrekin gainditu eta aurkezpenean elkar lagundu. Guztien artean proiektua aurrera atera eta defendatu behar da, ardura guztiona delarik».

Proiektuen aurkezpen-ekitaldia Arrasaten izan zen. Alde batetik epaimahaiaren aurrean defendatu behar izan zuten lanbakoitza eta, bestalde, robotek gainditu beharreko probak osatu zituzten. Ikasle eta irakasleak autobusez joan baziren ere, familia batzuk ere gerturatu ziren aurkezpenera eta asko eskertu zuten etxekoen babesa sentitzea.

First Lego League txapelketan parte hartzearen helburu nagusia «esperientzia honekin gozatzea eta ikastea da», baina aurten ere sari batekin itzuli ziren etxera: 'Etorkizun Oparoko Gazteak Saria' eskuratu zuten berriro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etorkizun Oparoko Gazteak Saria lortu dute Fleming Eskolako ikasleek First Lego League lehiaketan