![Euskaldunen ahalduntze ikastaroa emango du Galtzaundi Euskara elkarteak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/14/93462681--1200x840.jpg)
Amasa-Villabona
Euskaldunen ahalduntze ikastaroa emango du Galtzaundi Euskara elkarteakSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Euskaldunen ahalduntze ikastaroa emango du Galtzaundi Euskara elkarteak'Euskaraz bizi gaitezke' izeneko euskaldunen ahalduntze ikastaroa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan euskaraz bizitzeko zailtasunak topatzen dituzten pertsonek, hauei aurre egiteko tresnak ikasiko dituzte. Tailerraren laugarren edizioa da eta eskualdeko beste herri batzuetan eman ondoren, oraingoan Amasa-Villabonan egingo da.
Izan ere, Galtzaundi euskara taldetik azpimarratu dutenez, «euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dugun askok hainbat zailtasunekin egiten dugu topo egunerokoan. Zailtasun horietako bat da besteak euskaraz ez ulertzea, edo elkarrizketa bat izateko zailtasunak izatea. Halere, gazteleraz hitz egiten dugun kasu askotan eta askotan euskaraz egin genezake, berez. Kontua da gaizki sentitzen garela hori egiten dugunean, edo besteak zer pentsatuko duen kezka izaten dugula; eta estres linguistikoa izaten dugula».
Orain arte aurrera eraman dituzten beste hiru tailerrerako ahalduntze taldeetan «frogatu da posible dela euskaraz gehiago egitea eta, aldi berean, gaizki ez sentitzea. Norbere barruak mugitzen direnean, zergatik mugitzen diren jakiteak laguntzen du horretan, baina, batez ere, besteekin batera prozesu hori egitea da gakoa. Hori landuko da Euskaraz bizi gaitezke tailerreko saioetan».
Saioak Villabonako Udaletxeko balio anitzeko gelan izango dira, apirilaren 24tik aurrera. Hamabostean behin, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara egingo dira, eta guztira bost hitzordu izango dira: apirilaren 24an; maiatzaren 8an eta 22an; eta ekainaren 5ean eta 19an.
Ikastaroko saio bakoitzak bi zati edukiko ditu, bata praktikoa eta bestea teorikoa. Horrela, «norberak euskaraz bakarrik bizitzeko dituen zailtasunak kontatuko ditu modu informalean, eta erronda horretan, partaideen arteko interakzioaren bidez, norberak gertatzen zaiona hobeto ulertuko du. Bestetik, ditugun zailtasunen arrazoiak landuko dira: politikoak, psikologikoak, emozionalak, estrukturalak... horiek zergatik gertatzen diren azalduko da, eta egoera horien aurrean nola jokatu daitekeen azalduko da», argitu dute Galtzaunditik.
Tailerrean parte hartzeko Amasa-Villabonako Udalaren webgunean dagoen galdetegia bete behar da. Argibide gehiagorako 943.655.004 zenbakira deitu daiteke edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazioa eskuratu daiteke, baita izena eman ere. Datorren ostirala, apirilaren 19a, da horretarako azken eguna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.