Borrar

Villabona

Euskalzale independentisten Topaketak egingo dituzte Villabonan

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak antolatuta, urriko lehen asteburuan euskara eta independentziaz hausnartuko dute

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Jueves, 14 de septiembre 2023, 21:17

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Euskalzale Independentisten Topaketak antolatu ditu urriko lehen astebururako. Bi egun horietan hainbat gaietaz hausnartzeko ekitaldiak izango dira Villabonan, euskara eta independentzia ardatz hartuta: mahai ingurua, tailerrak, kontzertuak, mural-margoketa eta abar.

Aurkezpenean adierazi zutenez, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak pandemia garaian egin zuen barne prozesuan du jatorria jardunaldiak. Topaketan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, antolakuntza lanak errazte aldera. Izen-ematea online egin beharko da, elkartearen sare sozialetan eskuragarri dagoena.

Urriak 7an, ekitaldi nagusia egingo dute 'Euskararen errepublika eraikiz' mahai-ingurua. Bertan parte hartuko dute Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Eneko Bidegainek, Estitxu Garaik eta Lorea Agirrek. Ekhiñe Atorrasagasti izango da aurkezlea eta hizlari bakoitzak erantzun beharko du 'Euskararen errepublika zegatik, nola eta nolakoa'.

Arratsaldean, sei tailer antolatuko dira. Ondoren, elektrotxarangak alaituko du giroa eta gauean kontzertuak egongo dira.

Igandean, murala margotuko dute. Gainera, Errebote plazan pilota ikuskizuna izango da eta, ondoren, marianitada eta Topa txapelketa izango dituzte.

Misa por Joxean Larrañaga

En la eucaristía de este domingo 17 de septiembre, a las 11.15 de la mañana, la parroquia de Villabona recordará a Joxean Larragaña (1956-2023). «Agradecemos así tanto bien recibido de él y compartido con él durante los años que cómo párroco vivió entre nosotros». La eucaristía contará con la participación del coro Eresargi e invitan a todos los vecinos a participar de esta acción de gracias.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskalzale independentisten Topaketak egingo dituzte Villabonan