Borrar

'Euskaran ados!' mahai irekiaren bilera, bihar arratsaldeko 18:00etan udaletxean

IMANOL ARRATIBEL

Amasa-vilabona.

Domingo, 25 de septiembre 2022, 00:16

Amasa-Villabonan euskara sustatzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko eratutako 'Euskaran ados!' mahai ireki eta parte hartzaileak ikasturte berriko lehen bilkura egingo du bihar, astelehena, 18:00etan Amasa- Villabonako udaletxeko batzar aretoan. Bileran aztertuko diren gaiak honakoak izango dira: Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren eratze aktaren berri ematea; euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzak Villabonan; Amasa-Villabonako saltokietan euskararen erabilera indartzeko udalak eta Galtzaundik garatutako egitasmoaren emaitzak; fruta dendetan euskara erabiltzeko 'Nire frutak zuretzat' kanpainari buruzko informazioa; 2022-23 ikasturteko euskalduntze/ alfabetatzea eta mintzalaguna egitasmoak; ikastetxeetan ikasturte berrian garatuko diren egitasmoen berri ematea; aisialdiko hezitzaileei zuzendutako formazio ikastaroari buruzko informazioa; ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) Udal-Ordenantza onartzeko proposamena; eta 2022ko Euskaraldia egitasmoari buruzko informazioa eta norberak lekarkeena. Udalak mahai honetan parte hartzeko deia egiten die euskararen aldeko ekarpena egin nahiko luketen herriko euskaltzale guztiei.

Mendi-irteera Aizkardirekin

Datorren igandean, urriak 2, Zuberoako mendietara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak, Larrainetikan abiatuta (644 m), Erroimendiko lepotik (1.360 m) Orhiko (2.017 m) gailurrara joango dira. Itzulera Millagate (1.445 m) lepotik izango da. Modu honetan, 21 kilometroko ibilaldia egiteko zazpi ordu beharko direla estimatu dute antolatzaileek. Izena emateko, telefono honetara deitu behar da: 649 717 182, 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi aretoan ordutegi berdinean, osteguna, hilak 29, baino lehen. Igandean, Olaederra kiroldegiaren paretik abiatuko dira mendizaleak, 6:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskaran ados!' mahai irekiaren bilera, bihar arratsaldeko 18:00etan udaletxean