![Fleming Eskola publikoan berrikuntzak egin ditu Udalak](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/10/06/87863629--1200x840.jpg)
Villabona
Fleming Eskola publikoan berrikuntzak egin ditu UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Fleming Eskola publikoan berrikuntzak egin ditu UdalakIkasturtea hasterako Amasa-Villabonako Udalak Fleming eskola publikoko azpiegiturak eraberritzeko lanak egin zituen, ikasleen udako oporrak baliatuta. Bi berrikuntza lan izan dira nagusiki, bai Arroa auzoko eraikinean, baita Otelarre auzokoan, ikasleen zein irakasleen beharretara begira diseinatu zirenak.
Alde batetik, gaur egun hezkuntzak dituen behar aldakorretara egokitzeko, tabike mugikorrak jarri zituen Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren hiru gelatan. Aldaketa horri esker hezitzaileek bi gela batu edo banatuta erabiltzeko aukera izango dute, unean uneko premien arabera.
Irakaskuntzaren kalitaterako inbertsio hori egiteko 30.312 euroko aurrekontua izan du, eta Goiatz, S.L. eta Tabiexpert enpresak aritu ziren lanean. Udalak Eusko Jaurlaritzaren 'Udalaguntza 2022' dirulaguntza lerrora aurkeztu zuen proiektu hau, eta inbertsioaren %60ko jasoko du bueltan.
Bestalde, Otelarre auzoko Herri Eskolan inklusioa eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz, eta mugikortasun arazoak dituzten ikasleengan pentsatuz, eraikinaren behe solairuan komun bat egokitu zuen Udalak.
Lan horretarako 25.663 euroko inbertsioa egin zuen. Zumarpe Kudeaketak S.L. enpresak gauzatu zituen egokitzapen lanak. Eraberritze horretan ere Eusko Jaurlaritzaren 'Udalaguntza 2022' lerroaren bidez, inbertsioaren %60a finantzatzeko laguntza jasoko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.