Villabona
'Gazteak, ongi etorri' ekimena antolatu da herrira bizitzera etorri berri direnentzakoSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
'Gazteak, ongi etorri' ekimena antolatu da herrira bizitzera etorri berri direnentzakoA. N.
amasa-villabona.
Viernes, 27 de octubre 2023, 21:27
Tolosaldera etorri berri diren gazteak herrian integratzeko helburuarekin 'Gazteak, ongi etorri!' ekimena sortu du Tolosaldea Garatzeneko aniztasun sailak. Jokuen, irteeren eta kirolaren bitartez, besteak beste, jatorri ezberdinetako gazteak elkar ezagutu eta herriko bizi-tzan barneratzen laguntzea da asmoa.
Ekimena sei eta hamabi urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzendua dago, bereziki azken bi urteetan Tolosaldera bizi-tzera etorri direnentzako. Villabonan elkartuko da sei eta bederatzi urte arteko taldeetako bat, Gaztelekuan, astelehen arratsaldetan 17:15etik 19:15era. Gainera, beste bi talde ere egongo dira Tolosako Kultur Etxean elkartuko direnak, 17:30etik 19:30era; asteartetan bederatzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoak elkartuko dira, eta asteazkenetan sei eta bederatzi urte bitartekoak.
Taldeak osatzerakoan kontuan izango dute parte har-tzaileen adina eta haur bakoi-tzaren egoera. Izan ere, talde bakoitza Hezten aisialdi taldeko begirale batek dinamizatuko du. Ekimena euskaraz izango da, beti ere, euskal kultura eta hizkuntza barneratu ditzaten eta hizkuntza bizia dela erakusteko asmoz.
'Gazteak, ongi etorri' ekimenean parte hartzea doakoa da eta ikasturte guztian nahi adina saioetara joan ahal izango dira haurrak. Hala ere, aurrez izena eman beharko da taldeak osatu ahal izateko, www.tolosaldeagaratzen.eus helbidean.
Datorren ostiralean, azaroaren 3an, profesionalen arteko esku-pelota jaialdia izango da Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Bi partida jokatuko dira gaueko 21:15etik aurrera. Lehenengoa, binakakoa, Elordi eta Tolosak, Dario eta Martijaren aurka jokatuko dute eta, jarraian, lau eta erdiko promozioko finalerdietako bat jokatuko da, zehazki Zubizarreta III.a eta Alberdi II.aren artean.
Sarrerak salgai daude jada www.entradasfronton.com web atarian. Partidaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira frontoiko lehiatilan bertan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.