Asteazkenetik igandera arte egongo da irekita, haur eta nerabeei zerbitzua emateko. DV

Amasa-Villabona

Gaztelekua eta Haurtxoko zerbitzua asteazkenean irekiko da berriro Kate etxean

Herriko haur zein nerabeen denbora libre euskaldun eta parte-hartzailea sustatzea izango du helburu zerbitzuak

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Lunes, 6 de mayo 2024, 20:33

Azken urteetan itxita egon ondoren, asteazken honetan irekiko ditu berriro ateak Villabonako Gaztelekuak. Herriko haur zein nerabeen denbora libre euskaldun eta parte-hartzailea sustatzea du helburu zerbitzuak, Arbitrio edo Katea etxea izenekoan jarraituko du.

Publicidad

Zerbitzuak berrikuntzak eskainiko ditu hemendik aurrera, izan ere, 8 urtetik 17 urtera bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo da, ordutegi ezberdinarekin. Alde batetik, Haurtxoko zerbitzua, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, asteazken eta ostegunetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat Gaztelekua ostiral, larunbat eta igandeetan irekiko da, 17:00etatik 20:00etara.

Irekiera festa

Zerbitzuaren irekiera ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Gaztelekuko arduradunek aste honetarako. Horrela, bihar asteazkena, Haurtxokoaren ire-kiera izango da arratsaldeko 17:00etan. Ostiralean, hilak 10ean, Gaztelekuaren irekiera berezia egingo dute 17:00etatik aurrera.

Gazteleku zerbitzuaren aro berri hau parte hartze prozesu baten bidez osatu da azken hilabeteetan. Herriko gazte eta nerabeen beharrak eta interesak identifikatzeko haur, nerabe zein beraien gurasoekin bilerak egin zituen Udalak.

Haur eta nerabe guztientzako doako zerbitzua izango da, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.

Tenpora taldearen kontzertua

Ostiral honetan kontzertua eskainiko du Tenpora taldeak. 'Ama' izeneko diskoa beraien laugarren diskoa aurkeztuko dute Aljibean, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai. Ikuskizunak irauten duen bitartean barra zerbitzua izango da.

Publicidad

Hitzaldia

Oria arroan egin diren historiarreko aztarnategien miaketaren inguruko hitzaldia eskainiko dute astearte honetan Amaia Arranz eta Jon Aldaia, Aranzadi Zientzia elkarteko ikerlariek 19:30ean Subijana etxean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad