Borrar

Villabona

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako final guztietan egongo da Behar Zana

Gaur eta bihar Udaberri eta Euskal Liga txapelketetako partidak jokatuko dituzte etxean elkarteko pelotariek

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Jueves, 11 de enero 2024, 21:46

Behar Zana Pilota elkarteko pilotariak emaitza onak lortzen ari dira azken asteetan. Asteburu honetan Gipuzkoako Trinkete txapelketako finalak jokatuko dira eta maila guztietan edukiko dute ordezkaritza. Izan ere, bihar jokatuko dute kadete mailako finalerdia Irurako Ametsa trinketean klubeko bi bikotek: Oñate eta Izagirrek, Cestau eta Zufiriaren aurka. Partida goizeko 11:00etan izango da.

Finalerdi horretaz gain, jada finalean daude Pello Aranburu eta Inhar Iparragirre, jubenil mailan; Iñaki Lizaso eta Julen Urruzola, nagusien 2. mailan eta irabaziz gero, lehen mailara igoko lirateke; eta nagusien lehenengo mailan, maila mantendu dute Carricart eta Arkaitz Esnaolak.

Txapelketa berriak

Gipuzkoako Trinkete txapelketaz gain, aste honetan beste txapelketa batzuk hasiko dira Behar Zanakoentzat: Gipuzkoako Txapelketa alebin eta infantilen eskuz binakakoa errendimendu mailan; Euskal Liga-Euskadiko txapelketa, nagusiek eskuz binaka gizonezko eta emakumezkoek, eta paletaz neskak kadeteek eta jubenilek; Gipuzkoako txapelketa paletaz 7 barruan nagusiak; eta Gipuzkoako Udaberri Saria kadete-jubenil eta nagusiak, binaka.

Horrela, asteburu honetan, Bear Zana pilotalekuan hainbat partida jokatuko dira. Gaur 17:15etik aurrera, Gipuzkoako Udalerri Txapelketari dagozkion sei partida jokatuko dira eta, jarraian, Udaberri txapelketako bat.

Bihar, berriz, goizeko 09:30etik aurrera Gipuzkoako Txapelketa-Euskal Liga Txapelketako bost partida jokatuko dituzte etxeko pilotariek, eta 15:30etik aurrera, Euskal Liga txapelketaren baitan, paletaz binaka neska kadeteen artekoo partidak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Trinkete Txapelketako final guztietan egongo da Behar Zana