![Gipuzkoako Trinkete Txapelketan garaile Behar Zanakoak nagusi eta jubeniletan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/22/91040252-U190482946547DPF--1200x840@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Amasa-Villabona
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan garaile Behar Zanakoak nagusi eta jubeniletanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan garaile Behar Zanakoak nagusi eta jubeniletanGipuzkoako Eskuz binakako Trinkete Txapelketako hiru final jokatu zituzten asteburuan Behar Zana Pilota elkarteko pelotariek. Irurako Ametsa elkartean jokatu ziren maila guztietako finalak, egun ezberdinetan.
Nagusien bigarren mailako finalean, Iñaki Lizaso eta Julen Urruzolak irabazi zuten txapela, Hernaniko Unax Manterola eta Eneko Sorondoren aurka irabazita 40-37. Horrela, garaipen honi esker, Lizaso eta Urruzolak 1. mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Jubenil mailan, berriz, Inhar Iparragirre eta Pello Aranburu txapeldun izendatu ziren Hernaniko Martin Alberdi eta Beñat Olazabalek osatutako bikoteari 40-36 emaitzarekin irabazita.
Kadete mailan, berriz, Eñaut Oñate eta Unai Zufiriak, partidan zehar aurretik joan arren, azkenik 40-31 emaitzarekin galdu zuten finala Manex Alberdi eta Ekhi Oses hernaniarren aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.