Amasa-Villabona
Gipuzkoako Txapelketako finaletara iritsi dira Behar Zanako pilotariakAmasa-Villabona
Gipuzkoako Txapelketako finaletara iritsi dira Behar Zanako pilotariakMiércoles, 20 de diciembre 2023, 21:39
Behar Zanako pilotariak denboraldian aurrera doaz eta asteburu honetan ere partida garrantzitsuak jokatuko dituzte. Izan ere, azkenaldian hainbat finalerdi eta finaletara iritsi dira eta bihartik aurrera lehiatuko dira txapelaren bila.
Publicidad
Ostiralean, abenduaren 22an, Adur Otaegik finalerdia jokatuko du eskuz banaka kadete 1.mailan Etxanizen aurka Azkoitin. Villabonan berriz, 18:00etan hasita bost partida izango dira: Urko Otaegik Inhar, Iparragirre ordezkatuz, jubenil bigarren mailan eskuz banakako Gipuzkoako final-laurdenak jokatuko ditu; Unai Zufiria eta Iker Izagirrek, eskuz banaka kadete 2. mailan Gipuzkoako final laurdenak jokatuko dituzte; Oier Elolak infantil banaka ekialdeko finalerdia jokatuko du; eta, azkenik, Andoni Olasagastik Gipuzkoako finalerdia jokatuko du eskuz banaka nagusien 2.mailan.
Larunbatean, berriz, Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte Behar Zana pilotalekuan, 10:30ean hasiko den jaialdian. Lehenengo partidan Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpek Txulobiko Irati Aranburu eta Alaitz Navarroren aurka jokatuko dute paletaz binaka jubenil mailan. Entrenamendu talde berekoak guztiak, aipatzekoa da Behar Zanako bikotea kadete mailakoa dela oraindik. Ondoren, kadete 2. mailan eskuz Adur Otaegik eta Markel Iraolak Oiratzungo Caetano eta Iradiren aurka jokatuko dute.
Bestalde, Saioa Aperribai ekialdeko finalera iritsi da eskuz banaka infantilen hirugarren mailan. Txapelketa hau mutilekin batera lehiatu du.
Gipuzkoako trinkete txapelketa ere jokatzen ari dira Behar zanako pilotariak eta asteburu honetan Iruran 6 partida jokatuko dituzte.
Txapelketa pribatuei dagokienez, pasa den astean txapela irabazi zuten Behar Zanako Joanes Cestau eta Xuban Illarramendik Baztango XXII Txapelketan eta Aratz Luixa hirugarren geratu da Donezteben jokatutako Bortz Kirol Txapelketan.
Publicidad
Joanes Cestauk Oberena taldeko Apeztegia lagun zuela jokatu zuen jubenil 1. mailan, Intxurreko Murua-Iturriozen aurka, 22-14 emaitzarekin garaipena lortuz. Infantil B mailan, Xuban Illaramendik, Najerako Petaca lagun, 18-15 irabazi zioten Braña-Agesta Irurita eta Urdazubiko bikoteari. Era berean, Xuhar Iparragirrek Sopelan finalerdiak jokatuko ditu infantil mailan Azpeitiko Ansolarekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.