![Giro ederra Azoka Bereziaren 28. edizioan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/09/12/87131160--1200x840.jpg)
Amasa-Villabona
Giro ederra Azoka Bereziaren 28. edizioanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Giro ederra Azoka Bereziaren 28. edizioanAmaia Núñez
Amasa-Villabona
Lunes, 11 de septiembre 2023, 20:10
Eguraldia lagun, Errebote plazan Azoka Berezia egin zen larunbat goizean Irrintzi elkarteak antolatuta hogeita zortzigarren urtez. 36 elikadura eta artisautza postu izan ziren bertan, mota guztietako produktuekin: egur-lanak eta mahai-tresnak, txerrikiak, ogia eta gozogintza produktuak, fruta eta barazkiak, oihalgintza, osagarriak, gazta eta esnekiak, ahatekiak, kontserbak, lapikoak, eta abar. Era berean, edariak eta pintxoak dastatzeko aukera egon zen, Udaletxe aurrean jarri ziren mahaietan.
Azokan izan ziren saltzaileen artean, postu onenaren lehiaketa egin zen. Lehenengo saria Etxebesteako Amaia Irribarrik irabazi zuen, bigarren Sojonatura izan zen eta hirugarren Sarrikola ogitegiko Asier Bengoa.
Aldi berean, udaletxe aurrean isats gisatu lehiaketa antolatu zuen Irrintzi elkarteak. Bost elkartek parte hartu zuten lehiaketan, bikoteka. Parte hartzaileek bertan prestatu zituzten platerak eta, ondoren, epaimahaiak guztiak dastatu zituen. Denen artean, Behar Zana elkarteko Andoni Ugartek eta Eneko Gorostirik sukaldatutakoak irabazi zuen. Puntu bateko aldeagatik bigarren postuan geratu zen Billabona FKE-koek sukaldatutako platera.
Aste honetan Amasa auzoko Alustiza baserrira doan errepidea itxita egongo da mantentze eta asfaltatze lanak egiteko. Gaur asteartetik, larunbatera, irailaren 16ra, egongo da itxita ibilgailuentzat. Auzoko bizilagunek bakarrik igaro ahal izango dute baserri eta etxeetara joateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.