Haatik Dantza konpainiak 'Ur bizitan' dantza ikuskizuna eskainiko du bihar

I. A.

amasa-villabonA.

Viernes, 25 de noviembre 2022, 23:10

Haatik Dantza konpainiak 'Ur bizitan' dantza ikuskizuna taularatuko du Gurea antzokian, bihar, igandea, arratsaldeko 19:30etan. Iurre Aranburuk eta Aiert Beobidek sortutako ikuskizuna da, Koldo Izagirre idazleak landu duen gidoian oinarrituta eta Pascal Gaigneren musikarekin.

Publicidad

Dantzara oholtzaratuko dira Irati Sorondo, Jon Arsuaga billabonatarra, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala eta Leire Romero. Dantzariek ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat interpretatuko dute.

Sarrerak zortzi eurotan, villabona.eus web orrian edo Gureako leihatilan eskura daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad