Borrar

Villabona

'Hamaia Kolore' ikuskizuna izango da bihar plazan Harrotasunaren eguna ospatzeko

A. N.

amasa-villabona.

Miércoles, 26 de junio 2024, 20:02

Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da eta horren baitan, 'Hamaika kolore' ikuskizuna eskainiko du Sorgina Txirulinak bihar 'Berdintasunean Ados!' mahaiak antolatuta. Ikuskizuna Berdura plazan izango da 18:00etan, doako sarrerarekin. Emanaldi hau, lau eta hamar urte bitarteko haurrentzat aproposa da.

Odol emaileak

Amasa-Villabonako, Zizurkilgo eta Adunako Odol Emaileen taldeak jakinarazten du bihar, ostiralean, odol-emateak egingo direla Villabonan. Arratsaldeko 16:30etik 20:30a arte eman ahal izango da odola, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Joateko asmoa dutenei aurretik ordua hartzea gomendatzen zaie 943 007 885 telefono zenbakira deituz ostiral goizean bertan, momentuan itxaron beharrik ez izateko, nahiz eta joaten diren guztiek eman ahal izango duten odola.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hamaia Kolore' ikuskizuna izango da bihar plazan Harrotasunaren eguna ospatzeko