Las diez noticias clave de la jornada
Aurkezpenean elkartu ziren bertsolari eta Harituz elkarteko kideak. NÚÑEZ
Villabona

Harituz Bertsozale Elkarteak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Urte guztian ekitaldi bereziak antolatuko dituzte, ohiko bertsozaleen agendari gehituko zaizkionak

AMAIA NÚÑEZ

Sábado, 11 de febrero 2023, 00:04

Duela hamar urte sortu zen Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkartea eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte aurten. Hori guztia azaltzeko aurkezpenean, elkartearen sasoi ona ere azpimarratu nahi izan zuen Unai Mendizabal elkarteko koordinatzaileak, «Ziklo bat bete duela esan daiteke. Seinalerik onena hauxe: lehen ikasle izan ziren horiek antolakuntzan sartzeko adinean daudela eta antolakuntzan sartuta daudela gaur egun».

Publicidad

Gainera, hamarkada honetan elkarteko lanaren oina zeintzuk izan diren azaldu nahi izan zituen, Harituzen egoitzan elkartu ziren eskualdeko hainbat bertsolariz inguratuta. Honela, haur eta gaztetxoak aipatu zituen lehendabizi, izan ere, elkartea sortu zenean hainbat bertso-eskola baziren arren, «apenas zegoen garai hartan aparteko harrokeriarik Tolosaldean bertso eskolei dagokienez. 2013an, Harituz sortu zen urtean, ez zegoen Tolosaldean Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartuko zuen bertsolari gazterik. Aurten berriz, 2023an, zazpi dira eskualdeko bertakoak izango diren bertsolari gazteak, eta horretaz aparte, eskualdetik kanpoko hainbat gaztek ere Harituzeko bertsolari gazteen bertso eskola hartu du habitzat», aitortu zuen.

Eskualde bertsozalea izanik, garai hartan ere hainbat bertso-saio antolatzen ziren. «Horiekin konforme xamar egoteko moduan» zeuden, baina Harituzetik «hutsunean jarri genuen begia eta ahalegina», saio eta sariketa berriak antolatuz: Bertso jarrien afaria, Pello Errota sariketa, Fernando Amezketarraren urteurrena, Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa, Juntabota bertso-pote inprobisatuak «eta, nola ez, Harituz Tolosaldeko herriarteko arrakastatsu hura». Hamarkada honetako lana izan dute ere bertsoen bilketa, hedapena eta ikerketa. «Esker txarreko lana». Honen baitan, Ataria eta Bertsozale Elkartea eskertu nahi izan zituen. Gainera, Imanol Artola 'Felix'ek gidatzen duen 'Ari naizela' irratsaioak 300. saioa emitituko du urte honen amaiera aldera eta hori ere ospatu nahi dute.

Tolosaldeko bertsozale elkartea izanagatik, lagunartea da Harituz. «muin-muinean honengatik eta honetarako sortu zen, lagunartean bertsoak gozatzeko edo bertsozaleak lagun bihur-tzeko», aitortu zuen Mendizabalek. Horregatik, ez dituzte ahaztu nahi urte guzti hauetan Harituzekin elkarlanean aritu diren elkarte eta norbanakoak, baita lehendik bertsolaritzaren inguruko ekintzak aritzen ziren taldeak.

Unai Gaztelumendik egindako 'Hamar urte, hamaika bertso' irudiaren lemari jarraituz, urte guztian banatuta egingo dituzten ekitaldiak aurreikusita dituzte, ohiko bertso-saioen egitarauari gehituko zaiona..

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad