Villabona
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hitzaldia, biharSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hitzaldia, biharAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Lunes, 12 de junio 2023, 21:13
'Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan' izenburupean hitzaldia antolatu dute Udaleko Euskara sailak, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean. Bihar izango da, Amasa-Villabonako Subijana etxean, 19:00etan.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko gakoak azalduko dira, eta euskaraz bizitzeko nahia egunerokoan eta praktikan errealitate bihurtzeko zer egin ere landuko da. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak gidatuko du saioa.
Euskaldunen eta euskaltzaleen kontzientziazioan eragitea da hitzaldiaren helburua. Oinarrizko eskubideak diren hizkuntza-eskubideen urraketak ondorio argiak eragiten dituzte, eta euskaraz jarduteko ezintasuna mota guztietako zerbitzu eta jardueretan islatzen da. Horrela, lege aldetik euskarak eta euskaldunek duten babesa aztertuko da saioan; hainbat egoeren aurrean herritarrek izan beharreko jarrera landuko da; eta norbanakoetatik hasita aldaketarako dauden tresnen eta aukeren berri emango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.