Villabona
Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean adierazpen bat egin du Amasa-Villabonako EAJ-PNV-ekSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean adierazpen bat egin du Amasa-Villabonako EAJ-PNV-ekJOSU ZABALA
amasa-villabona.
Miércoles, 19 de julio 2023, 21:19
Euskalgintzako eragileekin batera Amasa Villabonako EAJ-PNVko hautetsiek adierazpen publiko bat egin nahi izan dute bizi den egoera baten inguruan haien ikuspuntua argitzeko. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen aurka, udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezetsiz, emandako epaiak eragin dizkien kezka larriak adierazi nahi izan dituzte. Kezkagarri eta larritzay jo dute «sententzia euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzea delako, helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen baititu». Bide batez adierazi nahi izan dute herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzen dituzten hizkuntza-politikak direla atzera bota diren horiek, ezetsi den Udal Legearen 6.2 artikuluak berariaz jasotzen baitu berme hori. Epai honek finean, euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen dituela baieztatzen du alderdiak , eta euskarak normalizazio eta biziberritze bidean etorkizunera begira dituen desafio handiei aurre egiteko moduko hizkuntza-politikak indarrean jartzea eragozten duela azaltzen dute idatzian.
Eusko Legebiltzarrak kon-tsentsu zabalez onartu zuen orain baliogabetutako Udal Legea. Era berean, azken inkesta soziolinguistikoko datuak baliatu nahi izan dituzte, argudiatzeko gizartearen gehiengo zabalak babesten dituela euskararen normalizazioa helburu dituen politikak. Beraz, epai hori euskararen biziberritzearen aurkakoa ez ezik, adostasun sozial handi baten kontrakoa ere badela adierazi dute. Azken batean, herritarren eta udalen erabakimena jartzen ditu auzitan. Erabakimen horren defentsan, hain zuzen, pasa den egunean ehunka alkate eta udal ordezkari EAKo Auzitegi Nagusiaren aurrean bildu zirela gogoratu nahi izan zuten. «Uste dugu epai hau oldarraldi judizial zabalagoaren parte dela, hizkuntza gutxituak jomugan dituen olatu erreakzionario batean kokatzen dela» azpimarratu zuten. Epai honen ondoren, salaketa are eta irmoago egin nahi izan dute idatziarekin amaitzeko: «Oldarraldiaren aurka, baina, batez ere, euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.