Borrar

Villabona

Ipar martxa ezagutzeko tailerra eskainiko da bihar

A. N.

AMASA-VILLABONA.

Jueves, 9 de marzo 2023, 21:07

Oriaibaia Nordic Walking elkarteak ipar martxa edo nordic walking kirola ezagutzera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako. Horrela, bihar larunbata, goizeko 10:00etatik 12:00etara ipar martxa kirola ezagutzeko tailerrak egongo dira Amasa-Villabonako Erreboteko Plazan.

Oriaibaia Elkarteko instruktoreak diren Juanma Mujika eta Ana Bengoa arituko dira herritarrei ipar martxako teknikak irakasten dohain eta horretarako beharrezkoak diren bastoiak ere, elkarteak utziko dizkie bertaratuei. Gainera, parte hartzen duten guztiei Oriaibaia elkartearen eskutik buff bat oparituko zaie eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendaritzatik, Emakumeok Mugimenduan programa dela-eta, mugikorra eramateko gerriko jasoko dute, kirola egiteko prestatu duen App bat mugikorrean instalatuz programa honetan parte hartzen dutenei.

Hitzaldi interesgarria

Bestalde, iluntzeko 19:00etan, Gurea Zinema aretoan, Cristina Gonzalez Castroren hitzaldia izango da. Gonzalez Castro aditua da nordic walking modalitateko ariketek hainbat minbizitan duen eraginari buruzko jakintzan. Oriaibaia elkarteak adierazi du esfortzu berezia egin duela aditu honek parte hartu zezan.

Honela eta asteburua borobiltzeko, igandean, hilaren 12an, ipar martxako irteera bat egingo da Amasa-Villabonan zehar, Errebote plazatik abiatuta, goizeko 10:00etan. Irteera honetan ere parte hartzen dutenei buff bana oparituko die Oriaibaia elkarteak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ipar martxa ezagutzeko tailerra eskainiko da bihar