Irrika Aisialdi Elkarteak gaur egingo du aurkezpen ekitaldia

I.A.

AMASA-VILLABONA.

Miércoles, 12 de octubre 2022, 00:15

Irrika Aisialdi Elkartearen aurkezpen ekitaldia gaur izango da Erreboteko Plazan 10:30etik 13:30era eta umeentzako jolasak, zozketak eta opariak izango dira.

Publicidad

Hasteko, kalejira egingo dute herrian zehar, Besamotza konpartsarekin. Hamaiketan hasiko da ekitaldia eta goiz osoan zehar talo tailerra, dantza txokoa, eskulan txokoa eta bingo musikatua izango dira, baita ginkana joko, bi talde desberdinekin. Gainera, egun osoan zehar hainbat sorpresa aurreikusten dira.

Gaurko eguna Irrika taldearen logoa aurkezteko ere aprobetxatuko da. Irailaren 11n Zizurkilen hiru aukera prestatu zituzten eta parte hartzaileek gustukoen zutenaren alde bozkatu zuten. Eta hainbat sari izango dira, tonbola baten bidez zozketatuko direnak. Besteak beste, Iriarte jatetxean bi lagunentzako menu bat, Realeko Nerea Eizagirre kapitainak sinatutako baloi bat eta Irrikaren logo berria duen oihal poltsa bat erosi ahal izango dira.

Aisialdi taldean parte hartu nahi dutenek, Aiztondo bailarako 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek, irrikagara@gmail. com helbidean egin dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad