Villabona
Iturri Goxo taberna irekitzeko sinadura bilketa aste honetanVillabona
Iturri Goxo taberna irekitzeko sinadura bilketa aste honetanA. N.
amasa-villabona.
Lunes, 19 de junio 2023, 21:04
Azken urteetan itxita egon da Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea. Berriro ireki eta herritarrei zerbitzua emango dien taberna edukitzeko helburuarekin Martina Kultur elkarteak sinadura bilketa egingo du aste honetan. Parte hartu nahi dutenek gaur, asteartea, eta ostiralean izango dute sinadura emateko aukera, 17:00etatik 20:00etara Amasako plazan.
Publicidad
Taberna Amasako Kultur etxean kokatuta dago, eta berak dituen funtzio kultural, sozial zein ekonomikoak kontutan hartuta, Amasa-Villabonako Udalari eskatzen diote Iturrigoxo taberna irekitzeko beharrezko izapideak burutu ditzala. Era berean, kultur etxean bertan, Amasako ume eta gaztetxoentzat gela bat egokitzea nahi dute, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, jolastoki, aterpe edo liburutegi moduan erabili ahal izango dutena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.