Villabona
Kirol Astea antolatu du Udalak lehen aldiz irailaren 23tik 29raVillabona
Kirol Astea antolatu du Udalak lehen aldiz irailaren 23tik 29raA. N.
amasa-villabona.
Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:12
Lehen aldiz Kirol Astea antolatu du Udalak Herritarren artean jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko helburuarekin eta, bide batez, kirolak osasunean duen garrantzia nabarmendu nahi dute. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute herriko kirol elkarteekin elkarlanean.
Publicidad
Aste guztian kirol ezberdinak probatu ahal izango dira: paleta, bola-jokoa, futbola, joko-garbia, esku-pilota, multiekintzak, pala, joko garbia, halterofilia, txirrindularitza, boleibola eta ipar martxa. Gainera, asteartean, kirolak osasunean duen eraginaren inguruan hitz egingo dute Maider Sierra Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteko kideak eta Iñaki Añorga Jarduera Fisikoa eta Kirolan lizentziatuak Subijana etxean, 18:00etan. Asteazkenean 'Emakumea eta kirola' hitzaldia eskainiko dute Maialen Albistur emaginak eta Alazne Apalantza fisioterapeutak Subijana Etxean 18:00etan.
Ostiralean, Erremontari Herriz Herri jaialdia izango da Behar zana pilotalekuan 18:30ean eta larunbatean Minbiziaren Aurkako Mendi Martxa egingo da goizean eta ekitaldiak izango dira baita plazan. Igandean, Mendi Bizikleta martxa egingo da Malkar plazatik abiatuta 10:00etan eta, ordu berean ipar martxa tailerra emango da bertan. Ondoren, ipar martxa irteera egingo da, doan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.