Villabona
«Komikiak mezu oso sakonak zabaltzeko aukera ematen du»Villabona
«Komikiak mezu oso sakonak zabaltzeko aukera ematen du»Amaia Núñez
Amasa-villabona.
Viernes, 12 de mayo 2023, 22:06
Natura eta ingurunea askotan marrazten ditu Eñaut Aiartzaguenak eta horrekin lotutako gaia pentsatu zuen Geuretik Sortuak bekarako. Iurretakoa izanik, askotan hausnartu izan du bertako pinu eta eukalipto landaketen inguruan eta hori bera erabili nahi izan du gai moduan. Aurten lehen aldiz komikia sartu da Udalbiltzako 'Geuretik sortuak' bekan, aurreko urteetako literatura, antzerkia eta zinearekin batera. Egonaldia Amasa-Villabonan egitea suertatu zitzaion eta bihar du azken eguna.
Publicidad
Aiartzaguenak hiru aste eman ditu egonaldia egiten. Herria gutxi ezagutzen zuen, «Villabona bertan zeozer, Aizkardikoekin ere beste proiektu txikitxo bat egin nuenean bisita azkar bat egin nuen Oindolarrera, baina egia da ez nuela ezagutzen», inguruko basoen egoera sakonago ezagutzeko beta eduki du. Hasieran informazioa jasotzera bideratu zituen pausuak eta azken astean herriko haurrekin egon da, pertsonaiekin lagundu diotenak.
Tolosaldean, azken urteetan, pinudien landaketa horiek pixkanaka bertako zuhaitzekin aldatzen hasi dira eta horregatik, «hasiera batean larritu egin nintzen. Hala ere, egonaldiko lehenengo astean ingurugiro teknikariarekin ere elkartu nintzen, eta komentatu zidan horren inguruan lana egina badagoen arren, oraindik lan asko dagoela egiteko», azaltzen du.
Komikiaren gidoia jada egina dauka, eta bere egonaldiko azken astean Eñaut Aiartzaguena ikasleekin egon da, beren laguntza jasotzen. «Ez nien komikia kontatu, baina oso pozik eta gustora ibili ziren. Ariketatxo batzuk egin genituen eta gero pertsonaiak diseinatzen laguntzeko eskatu nien. Hor aritu ziren, euskal mitologiako pertsonaiak diseinatzen», dio.
Igandean bueltatuko da etxera komikigile iurretarra, eta orduan hasiko da komikia bera marrazten. «Zirriborro ezberdinak eginak ditut, pertsonaiak diseinatu eta komikiarekin hasiko naiz». Aiartzaguenak dena eskuz marrazteko asmoa du, beti egiten duen moduan. «Momentuz horretan sentitzen naiz erosoen. Egia da tabletean ere marrazten dudala, baina erosoen eskuz egiten dut. Gero dena eskaneatu eta ordenagailuz koloreztatzen ditut», azaltzen du.
Publicidad
«Niri komikia pila bat gustatzen zait, eta iruditzen zait ematen duela aukera mezu oso sakonak eta garrantzitsuak zabaltzeko», azpimarratzen du Aiartzaguenak. Bost komikigilek jaso dute beka, eta Tolosaldean berarekin batera Unai Gaztelumendi egon da. «Bi idazle egongo balira agian ez litzateke harrituko, baina komikigileok ez garenez hainbeste, bai dela harrigarriagoa. Unai Gaztelumendi Berastegi-Leitza inguruan dabil, eta badaukat gogoa bere komikia irakurtzeko».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.