Villabona
Komizarren egingo da Larre Irekiera festa asteazkeneanVillabona
Komizarren egingo da Larre Irekiera festa asteazkeneanAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Sábado, 27 de abril 2024, 20:18
Maiatzaren 1ean, asteazkenean, emango zaio hasiera mendiko larreen denboraldiari Gipuzkoan. Ohitura den bezala, Amasamendin ere egingo da Larre Irekiera festa egun horretan. 11:00etan egingo da irekieta ekitaldia eta, ondoren, musikariek girotutako hamaiketakoa eskainiko da bertaratuentzat. Amasamendiko Larre Irekieraren festa herriko ganaduzaleek eta Udalak antolatu dute elkarlanean beste behin ere. Denboraldi honetan ia mila abelburuk igaroko dituzte udako hilabeteak Amasamendin, besteak beste, 748 ardi, 134 behi, 58 zaldi eta 31 ahuntz izango dira.
Publicidad
Abereek onura publikoko larreetan pasako dute uda garaia eta datozen lauzpabost hilabeteak larre batetik bestera mugitzen arituko dira. Hala, aurreko urteen antzera, Udalak webean argitaratuko du ganadua zein eremutan dagoen eta mapa horretan uneoro ikusi ahal izango da non dauden. Kolore berdez agertzen diren eremuak herriko larre publikoak dira, eta gorri kolorez markatuta azalduko direnak momentu horretan abereak dauden esparruak izango dira.
Loatzoko XXX. Igoera-jaitsiera burutuko da gaur Uxo-Toki elkarteak eta Amasako Martina Kultur Elkarteak antolatuta. Korrikalariek 10:30ean hartuko dute irteera plazatik. Loatzokon nahi duten guztientzako hamaiketakoa izango da. Izena emateak 9:00etatik aurrera egin beharko dira, doan, Uxo-Toki elkartean.
El sorteo de la Lotería Nacional de ayer dejó un segundo premio en Amasa-Villabona, dotado de 120.000 euros. El número premiado fue el 07.188.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.