Villabona
Kultur Astea ospatuko du Erniobeak astelehenetik aurreraVillabona
Kultur Astea ospatuko du Erniobeak astelehenetik aurreraA. NÚÑEZ
AMASA-VILLABONA.
Viernes, 24 de marzo 2023, 21:57
Martxoko az-ken astean ohikoa den bezala, Erniobea ikastetxe publikoan Kultur Astea ospatuko dute astelehenetik aurrera ikasle eta irakasleek. Oraingoan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte astelehenetik ostiralera bitartean. Besteak beste, Joseba Sarrionandia idaz-learen bisita izango dute astelehen goizean DBH2 mailakoek, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen 'Baga Biga Higa' Euskal Musikaren historiaren laburpen musika jasoko dute asteartean DBH4koek, Zirkuan trebaketa egingo dute gimnasioan ikasleek, Realak antolatzen dituen ekimenetan parte hartuko dute, ButterFlym antzerkia ikusiko dute Gurea antzokian, Markel Irizar txirrindulariaren solasaldia eta, nola ez, talo tailerra ere izango dute.
Publicidad
Aurten DBH lehen mailakoek garatu duten disziplina anitzeko proiektuaren gauzatzea azpimarratu dute Erniobea intitutuan, izan ere, Aiztondoko bailarako 6. mailakoei Antzinako Greziara bidaiatzeko aukera emango diete freetour baten bidez.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak Oporrak Bakean programa antolatu du berriro uda honetarako. Honela, 8 eta 12 urte bitarteko hamabost haur ekarriko dituzte udako hilabeteak Tolosaldean igaro ditzaten. Hau aurera eramateko hamaika familia behar dituzte, haurrak beraien etxeetan hartuko dituztenak. Interesatuek Tolosaldea Sahararekin elkartearekin harremanetan jarri beharko dute tolosaldeasahararekin@gmail.com helbidera idatzita edo 696 014 786 telefono zenbakira deituta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.