Villabona
Loatzora XXX. igoera-jaitsiera hilak 28an egingo daSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Loatzora XXX. igoera-jaitsiera hilak 28an egingo daAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Martes, 16 de abril 2024, 20:39
Ohitura den bezala, Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute Martina Kultur elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak. Hurrengo igandean, apirilaren 28an ospatuko da Amasako plazatik zuzenean Loatzoko gailurrera igotzen den lasterketaren XXX. edizioa. Korrikalariek igoera eta jaitsiera osatu beharko dituzte, 9,73 kilometroko ibilbidea eta 600 metroko desnibel positiboa gaindituz. Jaitsiera arriskurik gabekoa izango da. Gailurrean nahi duten guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.
Izena ematea egunean bertan egin beharko da dohan Uxo-Toki elkartean 09:00etatik aurrera. Lasterketa 10:30ean aterako da. Lehenengo hiru sailkatuentzako saria egongo da. Irabazleak 120 euro eta txapela eramango ditu, bigarrenak 80 euro eta hirugarrenak 50 euro. Gainera, parte hartzaile guztientzako zozketa egingo da amaieran.
Amasa-Villabonako Udalak auto hibrido entxufagarria erosi du Udaltzaingoarentzako. Auto berria, Toyota RAV4 markakoa, eraginkortasun energetikorako diseinatua dago, emisio kutsatzaileak murrizten ditu eta azken teknologiaz hornituta dago. Lehiaketa publikoa egin ondoren, Euskoauto 2003 S.L. enpresari erosi dio Udalak, 48.107 euroko inbertsioa eginez. Era berean, MOVES III 2021-2023 programaren bidez, Udalak 5.000 euroko dirulaguntza jaso du finantzaketarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.