Villabona
Manu Muriel Memoriala ospatuko da gaur ArratzainenVillabona
Manu Muriel Memoriala ospatuko da gaur ArratzainenAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Viernes, 21 de junio 2024, 20:01
Gaur egun guztian zehar Manu Muriel Memorialaren VIII. ekitaldia ospatuko da Arratzain Futbol Zelaian, klubeko entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta herri mailan hain maitatua den Manu Muriel zenaren omenez. 2013an jaiotako 15 alebin talderen arteko torneoa ospatuko da, hamabost talderen parte hartzearekin: Zarautz, Texas Lasartearra, Ostadar, Usurbil, Vasconia, Orioko, Lazkao, Martutene, Euskalduna, Dadena, Añorga, Beasain, Vianes, Kostkas eta Billabona.
Publicidad
Goizean multzokako partiduak partiduak jokatuko dira 09:00etatik bazkalordura bitartean, eta sailkapenaren arabera, arratsaldean kanporaketak egingo dira. 200 jokalaritik gora ariko dira futbolaz gozatzen.
Eguneko ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan egingo dute. Ohitura den bezala, zelaian bertan dagoen Manuren oroimenezko irudiaren ondoan bere figura gogoratzeko tarte bat hartuko da, familiako kide eta klubeko partaideekin batera.
Kanporaketak 14:00etatik aurrera jokatuko dira eta finala 18:40etan hastea aurreikusten dute. Eguna sari banaketarekin amaituko da. Sarrerak bi euroko prezioa izango du eta lortzen den dirua Aergi elkarteari emango zaio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.