Martina sorgiñaren jaitsierarekin hasiko dira 'Samartiñak' asteazkenean

Iganderarte hainbat ekitaldi antolatu dira Amasan adin guztietako herritarrentzat

I. A.

AMASA-VILLABONA.

Sábado, 5 de noviembre 2022, 00:12

'Samartiñak', Amasako jaiak, datorren astean ospatuko dira, azaroaren 9tik 13ra, eta Martina kultur elkarteak prest du adin guztietako herritarrentzako jaien egitaraua. Asteazkenean. 17:30ean umeentzako Haizea Loira ipuin kontalaria izango da eta 19:00etan txupinazoa eta Martina sorginaren jaitsiera Txasko eta Debalde trikitilariek alaiturik. Ondoren buruhandiak aterako dira.

Publicidad

Ostegunean, Oilasko Jokua: 06:00etan Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30ean Gazteen bazkaria, Uxo-Toki elkartean eta 17:00etan Soka dantza eta aurreskua plazan. 21:00etan Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Ostiralean, San Martin egunean, meza izango da 10:30ean eta 12:30ea Axel Larrañaga eta Unai Zabala aizkolariak arituko dira lehian. Arratsaldean puzgarriak jarriko dituzte frontoian. 19:30ean Amasako XXX. Bakailao lehiaketari hasiera emango zaio Iturrigoxon, eta eguna amaitzeko, 23:30ean dantzaldia Laket taldearen eskutik.

Larunbatean, 11:00etan 6. mailara arteko umeentzat ume krosa antolatu dute eta 12:00etan Amasako II. traktore tiraketa, herriko gazteen eskutik. 14:00etan herri bazkaria iragarri dute eta 18:30ean Bertso saioa, elizan, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Beñat Iguaran eta Oihana Iguarannekin. 23:30ean dantzaldia izango da Laiotz taldearen eskutik.

Jaiei amaiera emateko, igandean 10:00etatik aurrera Aranzabi erakusART azoka bisitatzeko aukera izango da eta 18:00etan Herri kirolak Amasako herritarren artean. Ondoren Martina Sorginari agurra emango zaio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad