Urgente 20 heridos en un atropello en Múnich

38. Mendi Astea, datorren astean hiru hitzaldirekin

I. ARRATIBEL

Amasa-Villabona.

Viernes, 18 de noviembre 2022, 23:59

Datorren astean ekingo dio Aizkardi elkarteak Mendi Astearen 38. edizioari. Hiru hitzaldi-emanaldi antolatu dituzte eta astea amaitzeko, mendi irteera iragarri dute. Saio guztiak Villabonako Gurea aretoan izango dira, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Lehenengo hitzordua asteartean izango da, hilak 22. 'Egun on Capitan Yasemite' izango da, Maite Zumarraga eta Idoia Rubialen eskutik. Asteazkenean, hilak 23, bigarren saioa izango da. 'Aketegiko Mari alpinismoa eta mitologia uztartzen' Koke Lasaren eskutik. Azkenik, ostegunean, hilak 24, berriz, 'Into the ice Patagonia' Eñaut Izagirreren eskutik eta ondoren sari banaketa.

Publicidad

Gainera, aste osoan zehar pasa den igandean burutu zen 14. Argazki Rally-an aurkeztu ziren lanekin osatu den erakusketa ikusgai izango da Gurea zinemako sarreran. Mendi Astea amaitzeko mendi irteera antolatu dute igandean, hilak 27. Parte hartzaileak Olaederra kiroldegitik aterako dira 8:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad