Amasa-Villabona
Mintzalaguna ekimena abian da ikasturte honetan ere TolosaldeanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Mintzalaguna ekimena abian da ikasturte honetan ere TolosaldeanLagunekin zerbait hartzeko geratzea eta euskaraz lasai hitz egitea da Mintzalagunaren helburua. Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenek laster izango dute norekin hitz egin berriro, Mintzalagunaren ikastaro berri bat martxan da-eta. Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosaldeko udalen laguntzarekin ekimenaren beste edizio bat jarri du abian eta asteazkenean aurkeztu zuten Maite Agire Amasa-Villabonako Udaleko Euskara teknikariak eta Igor Agirre Galtzaundi Euskara taldeko kideak, eskualdeko beste hainbat udalerrietako ordezkariekin batera.
Oraingo honetan, egin nahi den hori euskaraz egiteko gonbidapena luzatu nahi dute, 'eta euskaraz egite badugu?' lelopean. «Asko dira euskarazko oinarri bat izan bai, baina praktikan jartzeko aukerarik ez dutenak. Beraz, partaideek, Mintzalagun taldeetan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera», azaldu zuen Maite Arregik.
Horrela, euskaraz hitz egin nahi dutenek herritik mugitu gabe egin ahal izango dute. Gaur egun ehun lagunetik gora elkartzen dira Tolosaldean astean behin. Euskal Herrian 8.000 mintzalaguna baino gehiago dira. Taldeak euskararekin erraztasunik ez duten pertsonek osatzen dituzte, 'Bidelariak' izenekoak; dagoeneko euskara menderatzen dutenekin batera, 'Bidelagunak' izenekoak. «Ikasturtearen hastearekin talde berriak sortuko dira. Tolosan, Ibarran, Zizurkilen, Anoetan, Iruran eta Amasa-Villabonan badira taldeak dagoeneko, eta nahi genuke Bidelagunak eta Bidelariak eskualdeko herri gehiagotan elkartzea», azaldu zuten aurkezpenean. «Astero izaten dute elkarri kontatzeko zerbait, zertaz hitz egin, giro atseginean».
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Galtzaundik Tolosan duen bulegoan edo Tolosaldeko udaletxeetan, baita euren webguneetan ere.
Mintzalaguna duela hogeita hamar urte jarri zen martxan eta ordutik ehunka lagunek parte hartu dute. Hitz egiteko geratzen diren asteko orduaz gain, hainbat jarduera ere antolatzen dituzte. «Urtero bisita gidatu bat egiten dugu eskualdeko herri batera, iaz Fagus Alkiza Interpretazio Zentrora egin zen, eta duela bi urte Amezketara joan ginen, Pello Zabala Gunera», esan zuen Igor Agirrek. Ez bakarrik Tolosaldean, «Durangoko azokara joan izan gara, sagardotegira, eta aurten ere antzeko jarduera osagarriak egingo ditugu. Asmoa da asteroko zita horretaz gain, komunitate sentsazio bat ere badagoela transmititzea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.