Borrar
Mireia Modino Santio jaien egitarauarako egindako marrazkiarekin. A-V. U.
Mireia Modinok egin du Santio jaien kartela

Amasa-Villabona

Mireia Modinok egin du Santio jaien kartela

Festetako parte diren pertsonaiak irudikatu ditu kartelean, udaletxeko aurrealdea inguratuz

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Miércoles, 19 de junio 2024

Mireia Modino gazte villabonatarrak irabazi du Santio jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa. Aurten zazpi proposamen aurkeztu ziren lehiaketara eta guztien artean Modinorena aukeratu du Festa Batzordeak.

Kartelean udaletxea agertzen da, festetako protagonistak izaten diren pertsonaiez inguratuta, besteak beste, erraldoi, buruhandi eta ipotxak, musikari eta dan-tzariak, eta, nola ez, herritarrak. Modinok 400 euroko diru-saria irabazi du.

Odol emaileak

Amasa-Villabonako, Zizurkil eta Adunako Odol-emaileen Batzordeak datorren ekainaren 28an, ostiralarekin antolatuko du hurrengo odol-emate saioa. Ohi bezala, Gurea zineko erakusketa gelan egingo da odol-ematea, 16:30etik 20:30erako ordutegian. Joan nahi dutenek, aurrez hitzordua hartzea gomendatzen dute 943.007.885 telefonora deituz, momentuan itxaron beharrik ez izateko.

Antzerkia eta dantza

Ostegun honetan, Villabonako an-tzerki tailerrak emanaldia eskainiko du Aljibean 19:30an. 'Ez-perimentua' antzezlana eskainiko dute. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.

Larunbat honetan, ekainaren 22an, Oinkari dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du Olaederra Kiroldegian 22:00etan. 'Laminaren Mina' izenburuko ikuskizuna eskainiko dute adin ezberdinetako gazteek. Sarrerak salgai daude jada 5 eurotan Amasa-Villabonako udalaren webgunearen bidez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mireia Modinok egin du Santio jaien kartela