Neomak taldeko kideak Villabonan izango dira hilaren 23an.

Villabona

Neomak taldearen kontzertua hilaren 23an Gurea Antzokian

El Diario Vasco

AMASA-VILLABONA.

Lunes, 10 de abril 2023, 20:44

Udalak hilabete honetarako prestastu duen kultur egitarauaren baitan, nabarmentzekoa da datorren hilaren 23an, igandearekin, Neomak taldeak Gurea Antzokian eskainiko duen emanaldia. «Neomak zaharra eta berriaren uztarketa bat da. Estilo tradizionalean errotuta baldin badago ere, eskaintza berritzailea eta desberdina da», azpimarratzen dute Udaletik. «Betiko soinu organikoei ukitu elektronikoa emanda, nondik datozen eta nora doazen azal-tzen du Neomaken musikak. Musika estilo garaikidea eta berritzailea mezu indartsuekin uztartu eta tradiziotik haratago doa», diote.

Publicidad

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarreren prezioa 10 eurokoa izango da aldez aurretik erosita, eta 12 eurokoa egun berean. Leihatilan edo villabona.eus webgunearen bidez eskuratu daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad