Villabona
Olaederraren egoera erregularizatzea eskatzen dio EAJ-k Udal GobernuariSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Olaederraren egoera erregularizatzea eskatzen dio EAJ-k Udal GobernuariAmaia Núñez
amasa-villabona.
Lunes, 27 de mayo 2024, 20:38
Asteaszkenean egingo den Ohiko Udalbatzarako EAJ-PNV taldeak Olaederra Kiroldegiaren inguruko mozioa aurkeztu du. Bertan, herriko kirol-instalazio publikoak egoera «pre-karioan»daudela salatu du, Udal Idazkariak eta Kontu-hartzaileak egindako txosten banatan oinarrituta.
Txostenak 2022ko martxoan egin ziren eta «argi eta garbi adierazi zuten kiroldegiaren egoera ahalik eta lasterren erregularizatu beharra zegoela», jeltzaleek azaldu dutenez. Hala ere, «Beatriz Unzueren taldeak ez du egoera bideratu».
Mozioan zehaztu dutenez, «2023ko apirilean Siadeco Enpresak bideragarritasun ekonomikoaren azterketa egin zuen eta txosten horrek aditzera ematen ditu atera behar diren plegu eta kiroldegiko esleipen berrien nondik-norakoak. Txosten hori Gobernu taldeak eskatu zuen eta haren aholkuak jarraituz baldintza pleguak atera ez zirenez, egindako lan hori baliogabe gelditu da eta, beraz, Amasa Villabonatarren 14.000 euro zakarrontzira bidali ditu Udal Gobernuak». Ildo beretik, EAJ-PNV taldeak kritikatu du 2022ko martxoatik Udala Kirolzer enpresari ordaintzen ari zaizkion faktura guztiek kontu-hartzaile eta idazkariaren kontrako txostenak dituztela. Izan ere, pleguetan 90.000 euroko ekarpena zegoen aurreikusita. Azken lau urtetan kopurua igo egin da «%468 handiagoa» izateraino iaz, 511.443,08 euro ordaindu zituenean.
Horregatik, mozioan Udal Gobernu taldeari eskatzen dio Olaederra Kiroldegiaren egoera erregularizatzeko «pausoak ematen has dadila eta ekin diezaiola plegu berriak idazteko eta ahalik eta lasterren ateratzeko lanei», baita Idazkaritza eta Kirol Teknikariari gai honi lehentasuna ematea. Era berean, plegu «errealistak» osatzea eskatu dio, kiroldegiaren erabileran, energiaren zein uraren kontsumoan eta inbertsio beharretan oinarrituak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.