Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Arkaitz Esnaolak, zuriz, lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldian. ARGAZKIAK BEHAR ZANA P. E.
Otaegik, Aranburu anaiek eta Esnaolak Gipuzkoako txapela jantzi dute

Amasa-Villabona

Otaegik, Aranburu anaiek eta Esnaolak Gipuzkoako txapela jantzi dute

Jokatutako sei finaletatik erdiak irabazi zituzten Behar Zana elkarteko ordezkariek

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Martes, 12 de marzo 2024, 20:46

Emaitza onekin amaitu zuten asteburua Behar Zana elkarteko pelotari gazteek, izan ere, jokatu zituzten sei finaletatik hirutan jantzi zuten txapela. Eskuz banaka, joko garbi eta paleta modalitateetako lehiak jokatu zituzten.

Eskuz banaka nagusien 2. mailan Arkaitz Esnaolak txapela jantzi zuen Hernaniko Manterolaren aurka 40-25 irabazita eta horrela, datorren denboraldian lehen mailan lehiatzeko txartela lortu zuen.

Pello eta Asier Aranburu anaiek 40-24ko emaitzaz Gipuzkoako ezker paretako Joko Garbi txapelketa irabazi zuten jubenil mailan Zubieta taldeko Urdalleta-Zabaletaren aurka.

Txapel borrokatuena Adur Otaegik lortu zuen, Hernaniko Ekhi Osesen aurka 30-29 irabazita. Lehia ederra eskaini zuten eta 29na zihoaztelarik, lagun eta kiroltasun handiko besarkada eman zioten elkarri. Goraipatzeko keinua bi pilotarien aldetik.

Gainontzeko finalistek ez zuten beren eguna izan. Euskadiko paleta irekian 3. mailan Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpak Oberenakoen aurka 30-15eko emaitzaz galdu zuten finala. Era berean, Gipuzkoako ezker paretako alebin mailako finalean Xuban Artola, Ekhi Garmendia eta Oier Dieguezek 40-34ko emaitzarekin galdu zuten Zubietako Alberdi, Larrarte eta Ormazabalen aurka; eta azkenik, Inhar Iparragirrek Epleko Eneko Lizarazuren aurka galdu zuen jubenil mailako eskuz banakako trinkete finala, 40-3.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Otaegik, Aranburu anaiek eta Esnaolak Gipuzkoako txapela jantzi dute