![Partida ederrak Aiztondo Pilota Topaketako finaletan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/05/05/83263123--1200x840.jpg)
Amasa-Villabona
Partida ederrak Aiztondo Pilota Topaketako finaletanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Partida ederrak Aiztondo Pilota Topaketako finaletanAmaia Núñez
Jueves, 4 de mayo 2023, 21:57
Aurten ere Aiztondo Pilota Topaketa jokatu dute bailarako pelotari gazteek. Asteburuan jokatu ziren finalak Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Frontoia ikuslez bete zen, XXIV. edizio honetarako txapeldunak ikusteko. Sailkapen ligaxkan 51 bikotek parte hartu dute guztira.
Pilotariek herriak edo taldeak ordezkatuz jokatu zuten. Horrela, aurrebenjamin mailan, Amasa-Villabonako Esnaola eta Lopetegik 16-2 irabazi zieten Zizurkilgo Gereño eta Martiarenari. Benjamin mailan, Alkorta eta Carrillo bikote adunarra izan zen garaile, Amasa-Villabonako Urizar eta Landari 16-14 irabazita. Alebin mailan, Lanzeta eta Iraola bikote asteasuarrak 16-14 irabazi zieten Aranzabe eta Gorriti alkizarrei.
Infantil mailan, paletaz, Adunako Zabala eta Etxarrik 20-19 irabazi zuen Amasa-Villabonako Juantorena eta Lopetegiri. Maila berean, eskuz, Arruti eta Otaegi (Amasa-Villabona/Larraul) izendatu ziren txapeldun Iparragirre eta Lacarrari (Aduna-Zizurkil) 18-9 irabazita.
Gaurtik aurrera pilota txapelketa gehiagotan parte hartuko dute Behar Zanako pilotariek. Horrela, Miren Larrartek Grabni-ko finala jokatuko du, Zestoako Naroa Agirrerekin bikotea osatuz Gipuzkoako ordezkari gisa Bizkaiaren aurka, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Gainera, beste 24 partida jokatuko dituzte Villabonako, Amasako eta Adunako pilotalekuetan. Gaur hiru jaialdi (Gipuzkoako Lauterdiko txapelketa eta Errendimenduko Udaberri saria), bihar beste hiru txapelketetan eta igandean ere izango da Gipuzkoako lauterdiko partidak. Guztien artean, aipatzekoa da alebinen Errendimendu mailan eskuz banaka Saioa Aperribaik lehen partida jokatuko duela.
Este domingo, Gurea Antzokia acogerá el espectáculo de danza 'Arima berriketan' que fusiona txalaparta y flamenco, a las 19.30 horas. Las entradas ya están a la venta en la web villabona.eus o en la ventanilla a 8 euros. El mismo día también se podrán adquirir, a 10 euros.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.