Villabona
Partidez betetako asteburua Behar ZanakoentzatVillabona
Partidez betetako asteburua Behar ZanakoentzatAmaia Núñez
Amasa-Villabona.
Jueves, 2 de noviembre 2023, 21:12
Behar Zana pilota elkarteko kideek asteburu betea izango dute oraingoa. Etxean zein kanpoan, partida ugari jokatuko dituzte maila guztietako pilotariek. Gainera, profesionalen arteko jaialdia eta Enrique Abril Errebote txapelketako finala ere izango dira.
Publicidad
Asteburuko partiden 'maratoia' atzo hasi zen, iluntzean Urbieta II.a eta Erasunek Epleko Etxezarreta-Arangurenen aurkako ohorezko mailan eskuz binaka jaitsierako partidarekin. Gaur, berriz, Amasan bost partida jokatuko dira 17:00etatik aurrera, Gipuzkoako Txapelketako errendimenduko alebin eta infantil mailakoak.
Gainera, gaur gauean, Behar Zana pilotakeluan profesionalen arteko pilota jaialdia izango da. Lehenengo binakako partida jokatuko dute Elordi eta Tolosak, Dario eta Martijaren aurka, eta ondoren, lau t'erdiko promozioko finalerdia jokatuko dute Zubizarreta III.ak eta Alberdi II.aren artean. Sarrerak leihatilan bertan erosi ahal izango dira.
Larunbatean, berriz, arratsaldeko 16:00etan hasita Villabonan eskolarteko benjaminen hamabi partida izango dira.
Igandean, asteburuari amaiera emateko, Villabonako Errebote plazan 10:30etik aurrera Enrike Abril Erreboteko txapelketako finalaren jarraipena jokatuko dute Luzean eta Kapito Harri taldeek. Duela bi aste finala atzeratu egin behar izan zen Luzean taldeko sakalari Onsalok buruan pilotakada jaso baitzuen. Une horretan markagailua Luzean 3-Kapito Harri 2 zen.
Bestetik, igandean ere, goizean Cestau-Apeztegia bikoteak, jubenil mailan, Elizondon Baztango txapelketan jokatuko dute, eta 15:00etatik aurrera, Lizasok nagusi mailan Bortz Kirol txapelketan Apeztegiaren aurka arituko da, Donezteben.
Publicidad
Atzo goizean Errebote plazan mural berria kokatu zuten udal langileek. Garai bateko zein egungo errebote jokalari eta talde ezberdinak ikus daitezke Behar Zana Pilota Elkartean aukeratutako irudietan.
Etxebizitzetarako berokuntza sistemarik egokiera zein den jakiteko tailerra eskainiko da datorren asteazkenean Subijana Etxean. Bertan, gaiari buruzko nozio argi batzuk emango dira eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak edukitzeko etorkizunerako. Parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edota 628 530 303 telefonora deituta.
Publicidad
Asteburu honetan kontzertuak izango dira Aljibean. Gaur, Bake Faltsua eta Zeker taldeak ariko dira 22:00etatik aurrera. Sarrerak bertan egongo dira salgai 10 eurotan. Bihar, berriz, Aljibe aretoan Storbais, Frakture, Brumadensa eta Konorte taldeak izango dira 22:00etan hasiko den jaialdian. Sarrerak 10 eurotan daude salgai aurrez, eta egunean bertan 12 eurotan egongo dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.