Villabona

Profesional mailako erremonte partida larunbatean Bear Zana pilotalekuan

A. N.

amasa-villabona.

Miércoles, 24 de mayo 2023, 21:57

Behar Zana pilota elkarteak datorren astean ospatuko du bere urtemuga eta aurrekari moduan, etzi larunbatarekin profesional mailako erremonte partidak jokatuko dira. ETB1eko Erremontari saioko pilotariak arituko dira Bear Zana pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Publicidad

Bi partida jokatuko dira, bakoitza 15 tantoko bi setetara eta hirugarren seta 5 tantora. Lehenengo partidan Irazu eta Odei Zaldua II.aren eta Eskuderoren aurka arituko dira. Jarraian, Ansa II.a eta Zaldua I.a Goikoetxea V.aren eta Azpirozen aurka.

Erremonte jaialdia Amasa-Villabonako, Zizurkilgo, Adunako eta Asteasuko udalen laguntzarekin antolatu da. Horregatik, datorren maiatzaren 29an Hernaniko Galarretan jokatuko den Erremontari saioaren grabaketa zuzenean ikusi nahi duten lau herrietako herritarrek sarrera doan izango dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad