Beste behin, kuadrilen egunean giro ezin hobea egon da goiz goizetik. Kalejira jendetsua izan da eta dantza asko egin dute 'gazteek'. ARGAZKIAK GORKA ESTRADA

Amasa-Villabona

Santio jaiak San Inazio egunean amaituko dira Amasa-Villabonan

Ur parkea, sokamuturra, buruhandien kalejira, Remiri omenaldia, errebote partida eta Erroskilaren erreketa izango dira

Elisa Belauntzaran

Amasa-Villabona

Martes, 30 de julio 2024, 21:18

Santio jaiak aurtengo San Inazio eguna ospatuko dute Villabonan. Egun asko igaro dira txupinazoa lehertu zenetik, baina primerako bukaera emateko hamaika ekitaldi antolatu dituzte gaurko festa batzordeko kideek herriko elkarte desbernidekin.

Publicidad

Gaur goizeko 09:00etan diana izango da Tolosako Dultzaineroek alaituta. 10:00etan berriz, ur parkea egongo da Malkar plazan: Txirrista pirata txikientzat, txalupak, apar festa eta txirrista erraldoia. Ondoren, 11:00etan, errebote partida Villabona-Hazparne 95. norgehiagoka jokatuko delarik, Behar Zana Pilota Elkartearen eskutik. 12:30ean berriz, buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira iragarrita dago Malkar plazatik abiatuta, Loatzo Musika Eskolako Txistu Taldeak alaituta. 13:00ean, Eresargi gazte abesbatzaren kontzertua entzuteko aukera egongo da Berdura plazan.

Arratsaldean berriz, 18:00etatik aurrera, Erreboteko plazan, Debako Markes de Saka ganadutegiko zezentxoekin sokamuturra izango da Tolosako Dultzaineroek alaituta. Ondoren, 20:00etan, Remiri XV. urteurreneko omenaldia eskainiko zaio, Remi gogoan ekimenaren eskutik, Remi Ayestaran pasealekuan. 20:30ean, rock emanakdi ibiltaria, Rockalean taldearen eskutik, Erreboteko plazatik abiatuta.

Gaueko 23:00etan, Erroskilaren kalejira antolatu dute, Errebote plazatik abiatuta. Ondoren, Erroskila erretzea eta Santioetako irudien proiekzioa egingo da, Jai Batzordearen eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad