Villabona

Santio jaietako pilota txapelketetak antolatu ditu Behar Zana elkarteak

Aurten lehen aldiz Nagusien mailako eskuz binakako txapelketa lokala antolatu dute, ohiko lehiaketez gain

A. NÚÑEZ

AMASA-VILLABONA.

Lunes, 8 de mayo 2023, 20:58

Behar Zana elkarteak pilota txapelketak antolatu ditu aurten ere, herriko Santio Festetarako amaituko direnak. Zazpi modalitatetako txapelketak egongo dira eta izena ematea irekia dago 16 urtetik gorakoentzat.

Publicidad

Aurten, berrikuntza bezala Behar Zanako nagusi mailako eskuz binaka txapelketa lokala antolatu dute, partidak Olaederra kiroldegiko pilotalekuan jokatuko dira eta finala uztailaren 22an. Kiroldegian jokatuko dira baita ere Frontenis banakako eta federatu gabeen eskuz binakako txapelketak. Hauek uztailaren 24an izango dituzte finalak. Era berean, Bear Zana pilotalekuan paleta binaka eta emakumezkoen arteko paleta goma binaka jokatu dira. Finalak uztailaren 30ean izango dira.

Ohi bezala, Nagusien mailako Santio Txapelketa XI. Antton Pebet Memoriala eta Emakumezkoen Eskuz Binakako Txapelketa ere antolatuko dira. Hauen finalak uztailaren 30ean jokatuko dira.

Izena ematea doan da, https://labur.eus/santioak2023 web atariaren bidez. Informazio gehiagorako beharzanapelota@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

Sahararen inguruko hitzaldia

Bihar Fronte Polisarioak 50 urte beteko ditu eta urteurren horren baitan hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosaldean. Horrela, ostiralean maiatzaren 12an, Villabonako Aljibean 'La censura y periodismo en el Sahara Occidental hitzaldia emango du Ahmed Ettanjik 18:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad