![Sei final jokatuko dituzte Behar Zanako pelotariek asteburu honetan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/03/07/Villabonaok.jpg)
Amasa-Villabona
Sei final jokatuko dituzte Behar Zanako pelotariek asteburu honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Sei final jokatuko dituzte Behar Zanako pelotariek asteburu honetanAsteburu osoa izango dute oraingoa Behar Zana Pilota elkarteko pelotariek, izan ere, zazpi finaletara iritsi dira azken aldian eta larunbata eta igandean jokatuko dituzte horietako batzuk. Bihar, A Gipuzkoako finala jokatuko du Arkaitz Esnaolak nagusien 2.mailan Hernaniko Manterolaren aurka Irurako trinketean 11:30ean. Irabaziz gero, hurrengo urtean lehen mailan jokatuko du eta horrela, bi plaza pelotari izango lituzte Behar zanak, Julen Urruzolarekin batera arituko baita.
Larunbat arratsaldean, berriz, Emakumezkoen Euskadiko X. Paleta irekiko finala jokatuko dute Araitz eta Haizea Aldazabal ahizpek 3. Mailan Oberenako bikotearen aurka.
Era berean, larunbatean ere joko garbiko Gipuzkoako finalak jokatuko dira Zubietan 16:00etatik aurrera eta bi partidutan izango du ordezkaritza Behar zanak. Alebin mailan Ekhi Garmendiak, Xuban Artolak eta Oier Dieguezek jokatuko dute Zubietako Alberdi, Larrarte eta Ormazabalen aurka; eta, jubenil mailan, Pello eta Asier Aranburu anaiek Zubietako Urdalleta eta Zabaletaren aurka arituko dira.
Igandean, jardunaldiari amaiera emateko, Gipuzkoako eskuz banakako kadete eta jubenil mailako finaletan izango dira bi pilotari. Jaialdia 11:00etan hasiko da eta kadete mailan Adur Otaegik Hernaniko Osesen aurka jokatuko du eta, segidan, Inhar Iparragirrek Epleko Lizarazuren aurka.
Emakumeen Nazioarteko egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu Aiztondoko Mugimendu feministak bailaran eta horietako batzuk Villabonan. Udalak jarduera hauekin bat egin eta parte hartzeko deialdia egin du. Aste honetan, autodefentsa feminista tailerra eman da, besteak beste, eta gaur iluntzean manifestazioa egingo da, ohitura den bezala. Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik aterako da manifestazioa 19:00etan eta Villabonako Errebote plazan amaituko da.
Era berean, martxoaren 22rako 'Arrazistak al gara?' hitzaldia antolatu da Txoko Morean, 19:00etan.
Oinkari dantza eskolak Dantzari Eguna ospatuko du larunbatean, martxoaren 9an. Egunari hasiera emateko goizeko 11:00etan kalejira egingo dute Arroako plazatik abiatuta dantzari gazteek. Ohi bezala, geldialdiak egingo dituzte beraien dantzak es-kaintzeko. Eguerdiko 12:30etan, Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia izango da Erreboteko plazan.
Datorren astetik aurrera Udaberriko kultur ikastaroetan izena emateko epea irekiko da. Datorren hiruhilabeterako bi ikastaro labur antolatu dira: antzerkia eta serigrafia.
Antzerki ikastaroa Iraitz Lizarragak emango du apirilaren 11tik ekainaren 20ra. Txermingo jubilatuen lokal zaharrean izango da, ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. 22 orduko ikastaroa izango da eta 55 euroko prezioa izango du.
Serigrafia ikastaroa Virginia Ameztoyk emango du apirilaren 9tik 30era. Guztira 12 orduko ikastaroa izango da, Sacemeko serigrafia tailerrean emango dena astearteetan 18:30etatik 21:30etara, 40 euroko prezioarekin.
Izena ematea villabona.eus webgunean dagoen formularioaren bidez egin beharko da martxoaren 11tik 22ra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.