Borrar

Villabona

Sormenetik Gurera ekimenean Iker Galarza elkarrizketatuko dute gazteek bihar

A. N.

amasa-villabona.

Jueves, 23 de noviembre 2023, 21:35

Sormenetik Gurera ekimena egingo da bihar larunbatean, eguerdian, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Errebote Plazan. Hirugarren edizioa izango du egitasmoak eta, oraingo honetan, Iker Galartza aktore eta pailazoa elkarrizketatuko dute gazteek.

Aurten egitasmoa aldatu egin du Galtzaundik. Tolosako Azokaren testuinguruan antolatzen ziren Sormenetik saioak, Euskal Herriko artistak eta sortzaileak elkarrizketatuz. Hemendik aurrera Tolosaldeko nerabeentzat bideratutako saioak antolatuko dira. Biharko saioa Irrika aisialdi elkartearekin elkarlanean sortu da eta elkarteko gazteak izango dira Galartza umoregilea elkarrizketatuko dutenak.

Galdera biografikoak, gaur egungo jardunari lotuak eta galdera deserosoak erantzun beharko ditu, eta challenge dibertigarri bat ere prestatu dute. Irrika elkarteko gazteek hartu dituzte ekitaldia osa-tzeko ardura guztiak. Horrela, beraiek antolatu dute elkarrizketa, beharrezko materialak zerrendatu, saioari forma eman eta euskarri komunikatiboak sortzea, besteak beste, beraien esku egon da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sormenetik Gurera ekimenean Iker Galarza elkarrizketatuko dute gazteek bihar