Hogeita bost upategitako txakolina dastatuko da. UXO-TOKI ELKARTEA

Villabona

Txakolin Eguna egingo dute larunbatean Amasan

Sega Txapelketa herrikoiak emango dio hasiera Uxo-Toki elkarteak antolatzen duen egunari

Amaia Núñez

Amasa-villabona.

Miércoles, 13 de septiembre 2023, 21:43

Txakolin Eguna ospatuko dute etzi, larunbata, Amasan. Uxo-Toki elkarteak antolatzen duen egunaren hamaikagarren edizioa izango da, pandemiagatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren. Txakolina ezagutzera emateko helburuarekin hasi zen Uxo-Toki elkartea eguna antolatzen eta urteko agendan bere lekua egitea lortu du urtez urte. Arratsaldea Sega Txapelketa herrikoiarekin hasiko da 16:30ean, Amasako gazteen artean. Joseba Astiasaran, Arkaitz Arretxe, Joseba Otegi, Mikel Arretxe, Aitor Otamendi, Kepa Otegi, Jon Beldarrain, Kepa Nazabal eta Luis Mari Otegik parte hartuko dute nazioarteko eran jokatuko den lehian. Sailkapen txandetan 100 metro karratu moztu beharko dituzte eta finala 200 metro karratura izango da.

Publicidad

Txakolin dastaketa 17:00etan hasiko da, Amasako plazan, herriko gazteen laguntzarekin, zerbitzari lanetan. Getariako Txakolina jatorri izendapenean dauden upategi guztien edariak dastatzeko aukera egongo da, hogeitabost txakolin ezberdinekin. Horien artean ez da faltako Amasako Hika txakolindegia. Koparen prezioa 5 eurokoa izango da, bi pintxo barne. Gainera, Dj Markel arituko da arratsaldea girotzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad