Amasa-Villabona
Txapela jantziz hasi dute Behar Zanako pilotariek urteaSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Txapela jantziz hasi dute Behar Zanako pilotariek urteaUrte hasierarekin batera, Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu ziren maila ezberdinetan. Behar Zanako pilotariek denboraldi honetan parte hartu duten maila ia guztietan finalean elkarteko ordezkaritza izatea lortu dute, eta horietan, lau txapela eskuratu dituzte urteko lehen egun hauetan.
Xuban Illarramendik bi garaipen lortu zituen asteburuan. Larunbatean, Xuhar Iparragirrerekin kadete bigarren mailan binakako txapela irabazi zuen Irurako Ametsa trinketean, Behar Zanako Imano Zufiria eta Beñat Larrarteri 40-38 irabazita. Igandean, berriz, eskuz banaka, Bergarako Contrerasen aurka 18-3 irabazi zuen.
Aiert Iraola eta Beñat Eizagirre, berriz, Sopelako KM0 txapelketan, infantil mailan, txapeldun izan ziren 18-9 irabazita Zazpiturriko Arteaga eta Durangoko Areitioren aurka.
Bestalde, Gipuzkoako banakako txapelketan kadete lehenengo mailan, Adur Otaegik finala galdu zuen 18-9 Azkoitiko Etxanizen aurka, eta jubenil bigarren mailan azpitxapeldun geratu zen Inhar Iparragirre Ataungo Lopezen aurka 22-12ko emaitzaz galdu ondoren.
Haitz Etxarri eta Oinatz Elosegik ere Tolosako Gabon Topaketako finalera iritsi ziren, baina ezin izan zuten txapela lortu. Benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariek parte hartu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.