Inhar Iparragirre eta Xuban Illarramendi garaikurrekin. BEHAR ZANA P. E.

Amasa-Villabona

Txapela jantziz hasi dute Behar Zanako pilotariek urtea

Denboraldi honetako Gipuzkoako Txapelketako ia final guztietan izan dute ordezkaritza herriko elkartekoek

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Lunes, 6 de enero 2025, 20:03

Urte hasierarekin batera, Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu ziren maila ezberdinetan. Behar Zanako pilotariek denboraldi honetan parte hartu duten maila ia guztietan finalean elkarteko ordezkaritza izatea lortu dute, eta horietan, lau txapela eskuratu dituzte urteko lehen egun hauetan.

Publicidad

Xuban Illarramendik bi garaipen lortu zituen asteburuan. Larunbatean, Xuhar Iparragirrerekin kadete bigarren mailan binakako txapela irabazi zuen Irurako Ametsa trinketean, Behar Zanako Imano Zufiria eta Beñat Larrarteri 40-38 irabazita. Igandean, berriz, eskuz banaka, Bergarako Contrerasen aurka 18-3 irabazi zuen.

Aiert Iraola eta Beñat Eizagirre, berriz, Sopelako KM0 txapelketan, infantil mailan, txapeldun izan ziren 18-9 irabazita Zazpiturriko Arteaga eta Durangoko Areitioren aurka.

Bestalde, Gipuzkoako banakako txapelketan kadete lehenengo mailan, Adur Otaegik finala galdu zuen 18-9 Azkoitiko Etxanizen aurka, eta jubenil bigarren mailan azpitxapeldun geratu zen Inhar Iparragirre Ataungo Lopezen aurka 22-12ko emaitzaz galdu ondoren.

Haitz Etxarri eta Oinatz Elosegik ere Tolosako Gabon Topaketako finalera iritsi ziren, baina ezin izan zuten txapela lortu. Benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariek parte hartu zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad