Borrar
Ubegun industriaguneko errepideko lanak egin zituzten. A-V. U.
Udalak herriko hainbat errepide asfaltatzeko lanak hasi ditu

Villabona

Udalak herriko hainbat errepide asfaltatzeko lanak hasi ditu

Atzo hasi ziren obrak eta datozen egunetan luzatuko dira, lau gunetako errepideen eraberritzearekin

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Lunes, 8 de abril 2024, 20:52

Egoera txarrean dauden herriko hainbat guneetako errepideak konpontzeko lanak hasi zituen atzo Amasa-Villabonako Udalak. Herriko bide-azpiegiturak hobetzea eta errepide horietatik igarotzen diren herritar guztien segurtasuna bermatzea da obra hauen helburua, adierazi dutenez.

Horrela, datozen egunetan lau gunetako bideetan arituko dira lanean: Laskibarko gasolindegiarako sarrera, Ubegun industrialdea (Resa Guipuzcoana), Sacemgo biribilgunea eta Zizurkilgo sarrera arteko errepidea, eta Sacemgo industria poligonoaren barnealdea.

Gune hauetako lurzorua hobetzeko lehenengo fresaketa lanak egingo dituzte eta ondoren errepidea asfaltatuko duteberriro. Lan hauek aurrera eramateko Udalak Asfaltos Urretxu enpresa kontratatu du eta 42.319,35 euroko aurrekontua izango dute.

Errenta aitorpena

Abian da errenta aitorpena egiteko epea eta aurten ere Udalak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak, «euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan».

Iaz Amasa-Villabonan %29,60ak aurkeztu zuten aitorpena euskaraz, 919 zehazki, eta aurten zifra hori hobetzea espero dute, mila aitorpenetik gora izateko helburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak herriko hainbat errepide asfaltatzeko lanak hasi ditu