Villabona
Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroetarako dirulaguntza eska daitekeSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroetarako dirulaguntza eska daitekeAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Lunes, 18 de noviembre 2024, 18:50
Aurten udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egin duten edota egiten ari diren herritarrentzako dirulaguntza lerro bat onartu du Udaleko Gazteria sailak. Eskaera egiteko epea hilaren 30era, larunbatera bitartean egongo da irekita. Dirulaguntza eskatzeko Amasa-Villabonan erroldatua egon beharko da eta 2024an ikastaroa burutzea edota ikasturte honetan aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egon beharko da. Gainera, ikastaroa bukatu eta gutxieneko aprobetxamendua ziurtatu beharko da, %85eko gutxieneko asisten-tziarekin.
Eskaera Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zure-tzat) aurkeztu beharko da. Horretarako, eskaera-orria behar bezala beteta eraman beharko da eta, horrekin batera, NAN agiria, matrikularen ordainketa agiria eta aisialdi eskolako ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Ikastaroa amaitu gabe badago, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den adierazten duen giria (ehunekotan) eman beharko da eta, ikastaroa amaitzean, titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. Gainera, bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako dirulaguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulaguntzen gaineko aitorpena egin beharko da. Gehienez ere, matrikularen %50eko dirulaguntza emango dio Udalak eskatzaile bakoitzari, eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza jasoko du bakoitzak.
Datorren urtean Oinkari Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu eta hori ospatzeko ekitaldi bereziak antolatzen ari da taldea. Horrela, bilera bat antolatu du Oinkariko lehen talde hartan egon ziren dantzariei, baita urte hauetan aritu diren dantzari ohi eta musikarientzako. Bilera bihar asteazkena, azaroaren 20a, egingo da Zubimusu ikastolako ganbaran iluntzeko 19:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.