Villabona

Udalekuetarako begiraleak behar ditu Udalak

A. N.

AMASA-VILLABONA.

Viernes, 26 de mayo 2023, 22:29

Udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Amasa-Villabonako Udalak uztailaren 3tik 21era, eta HH2 eta LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua egongo da. Bertan lan egiteko begiraleak kontratatuko ditu eta lan eskaintzan interesa dutenek ekainaren 2ra bitartean aurkeztu beharko dute beraien hautagaitza.

Publicidad

Amasa-Villabonako udaleku irekietako begirale izateko bi baldintza bete behar dira: 18 urte izatea,edo 2023 urtean betetzea, eta euskara ondo menperatzea. Izena ematerakoan NANaren kopia bat, curriculuma eta ikasketa ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Era berean, aisialdirako begirale edo zuzendari titulua izanez gero, hori ziurtatzen duen agiria ere erantsi beharko da dokumentazioarekin batera.

Agiri guztiak eta eskaera Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar da 09:00etatik 14:00etarako ordutegian, astelehenetik ostiralera. Izena ematea telematikoki egiteko aukera ere badago Udaleko erregistro elektronikoaren bitartez. Argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu beharko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad