Unai Zufiria txapela eta garaikurra eskuan, Iturralderekin. BEHAR ZANA P. E.

Amasa-Villabona

Unai Zufiria eskuz banaka Gipuzkoako Txapeldun

Bestalde, Urretxuko Gabon Kopa irabazi zuten Beñat Eizagirrek eta Beñat Larrartek

Lunes, 8 de enero 2024, 21:37

Behar Zana Elkarteko pilotariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan. Eskuz banaka, kadete bigarren mailan Unai Zufiria Gipuzkoako Txapeldun izendatu zen Ilunpeko Iturralderen aurka 18-5 irabazi ondoren Bear Zana pilotelekuan. Banakako txapelketan 51 pilotarik parte hartu dute.

Publicidad

Ondoren, jubenilen bigarren mailako finala jokatu zen. Oiarpeko Lasak 22-9 irabazi zion Abantzuko Uriari.

Gainera, Beñat Eizagirre eta Beñat Larrartek Urretxuko Gabon Kopa irabazi zuten. Goierri pilota taldeak antolatzen duen txapelketan, infantil bainako finalean Zazpiturriko Juantorena-Gorostidi bikoari 16-8 irabazi zuten.

Tolosan ere, Gabonetako pilota Topaketaren baitan, Behar Zana elkarteko Anje Ruizk alebin mailan irabazi zuen eta, infantil mailan, Xuban Illarramendi gailendu zitzaion Beñat Eizagirre taldekideari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad